bazkidetu

Euskalerria Irratia laguntzeko, sustengatzeko, bultzatzeko modurik eraginkorrenetako bat, Euskalerria Irratia Elkarteko bazkide egitea da.

Elkarteko kideak hasieratik bidelagun izan ditu Euskalerria Irratiak. Bai festak zein protestaldiak antolatzeko orduan, baita ekonomikoki aurrera egiteko tenorean ere. Haien ekarpenari esker gainditu ditu gure irratiak egokitu zaizkion ataka ekonomiko estuak.

Ehunka bazkide horiei esker heldu gara dozena bat langile, zientoka iragarle eta milaka entzule dituen irratia izatera. Lerrootatik mila esker anitz jada bazkide zaretenoi, eta ez zaretenoi gonbitea: egin zaitezte, urtean 80 euro besterik ez dira eta, kolpe bakarrean, bi epetan edo hirutan ordaindurik.

Telefonoa: 948 17 01 51

Posta elektronikoa: administrazioa(a bildua)euskalerriai.com