web analytics

Iruñerrian Gaur 2013-06-03

Esako urtegiaren inguruan txosten independente bat eskatu du oposizioak Parlamentuan. Zangozako Udalaren eskaerarekin bat egiten duen adierazpen instituzionala onartu dute, eta azalpenak ematera joan beharko du, gainera, Ebroko Ur Konfederazioak. Morras kontseilariak esan du urtegiaren hegala “egonkortzen” ari dela. Abiadura Handiko Trenaren inguruan lan talde bat osatzen duten ala ez erabakiko du etzi Parlamentuak. Bilduk aurkeztu du proposamena. Nafarroako eta Espainiako Gobernuek sinatua duten hitzarmena “goitik behera birplanteatu” beharra dagoela esan du Uxue Barkosek. Geroa baiko diputatuak uste du “guztiz zentzugabea” dela Castejon eta Iruñea arteko zatia egitea gerora hirugarren errai batekin lotzeko. Castejon 3 zentrala egiteko baimena baliogabetu egin du Madrilgo Auzitegi Nagusiak, zentrala herritik hurbilegi eraiki zutela argudiatuta. Gakoa, gaur: Alberto Barandiaranek.

 

Zabaldu
Partehartu

Erantzun

*