web analytics

Castillo Suarez: “Niretzat bakardadea ez da tragedia bat”

Castillo Suarez poeta altsasuarrak liburu berria plazaratu du. Olerki bildumaren izenburua “Urtebetze festa” da. Lan honen ardatz nagusia bakardadea da. Egilearen esanetan “nahiz eta jendez inguraturik egon bakarrik gaude, hein handi batean gure bizitza bakarrik eraikitzen dugu”. Bakardadea tragediarik gabe lantzen duen liburua idatzi nahi izan duela esan digu Metropoli Forala saioan.

Ekonomia poetikoa

Bakardadeaz gain, gatazka da liburuaren beste ardatz nagusi bat. Nolanahi ere egile sakandarra ez da ari gatazka politikoaz. “Olerki hauetan gatazka dago iraganarekin, gatazka giza harremanetan eta gatazka norbere buruarekin”. “Urtebetetze festa” poesia liburuaren ezaugarri nabarmenak dira ere idazkera neurritsua eta sosegua. “Ekonomia poetikoaren aldekoa naiz ni, ez zait gustatzen luzamendutan ibiltzea eta horregatik hitz gutxitan esaten ditut gauzak”.

Polisemiaz beteriko mezu irekiak erabiltzen ditu eta ironia karga handia duten esaldi biribilak osatzen ditu Casti Suarezek. Euskalerria Irratian haren ahotik zenbait poesia entzuteko parada ere izan dugu.

Zabaldu
Partehartu

Trackbacks

  1. [...] Poesia narratiboa da Castillok erabili duena liburu honetan. Elkarrizketa interesgarria egin diote Euskal Herria irratian.Hemen hautatu dudan poema:22.  orrialdea:Askatasun [...]

Erantzun

*