web analytics

Euskalerria Irratiaren 25. urteurren galarako sarrerak agortu egin dira

Mila esker! Mila esker anitz sarrerak erosi dituzuen 300 lagunei. Eta mila esker urteurrena gurekin ospatu nahi eta sarrerarik gabe geratu zaretenoi. Azken hauentzat, gomendio bat: jarrai dezatela gure gala internetez, webgune honetan bertan, edo Berria, Naiz, Sustau, Zuzeu, Euskal Irratiak, Ateak Ireki eta Baleike hedabide eta elkarteenetan, guztiok egin baitute bat gure urteurrena ospatzeko akelarre digitalarekin. Streaming ikusgarria izanen da, Eguzki Bideoak-eko lagunek hiru kamera eta errealizazio mahaia eramanen baitute Atarrabiako Kultur Etxera.

Gala ilunabarreko 20:00etan hasiko da, eta hartan musika izanen da nagusi. EUskalerria Irratiak 25 urte daramatza entxuferik gabe. Halaxe ariko dira, Entxuferik gabe, Balerdi-Balerdi, Kerobia, Ruper Ordorika eta Gorka Urbizu. Horretaz gain, elkarrizketak, lehiaketak eta esketxak izanen dtugu. Auzolan erraldoia, lagun askorei esker gauzatua. Lagun horiei guztiei, mila esker anitz zuen laguntzarengatik!

Zabaldu
Partehartu

Trackbacks

  1. [...]  urteurrena ospatzeko eta lizentzia aldarrikatzeko, atzo Atarrabiako Kultur Etxean antolatutako galan berriz ere argi ikusi zen hori. 300 lagun aretoan, 5 euroko sarrera ordainduta. Reyes Ilintxeta eta [...]

Erantzun

*