Egunero, 12:00etatik 14:00etara, Redingo harresietatik, Zaldi Zuriaren ostatuko terrazatik, zuzeneko saioa egiten ari gara. Gure estudio mugikorretik Iruñeko zinegotzi euskaldun guztiak, peñetako ordezkariak, herri mugimenduen txokoen koordinatzaileak, eta hainbat sanferminzale pasatzen ari dira.
Sanferm!ntza saioan egunero, entzierroen arriskua neurtuko du Kukusumuxuko Edurne Arrizibitak haien entzierrometroarekin. Erraldoien konpartsarekin konexioa eginen dugu non dauden jakiteko eta Hainbat iritzi emaileren adarkadak gozatuko ditugu (Fermin Erbiti, Pili Yoldi, Hedoi Etxarte, Jon Zelestino, Oihane Usunariz…).
Programa zuzenean entzuten al da 12:00etatik 14:00etara, eta gure podcast atalean.










