Irrati maratoi erdia egin dugu Iruñeko Zaldi Zuriaren ostatuko terrazatik. Lau orduko irratsaioa izan da, goizeko hamarretatik arratsaldeko ordubietara.
Xedea Euskalerria Irratia Elkarteko bazkide gehiago lortzea izanik, hainbat adiskide eta lagun izan ditugu: euskalgintzakoak, gizarte mugimenduetakoak, Iruñeko Udaleko zinegotziak… Bazkide zahar eta berriak, Poeta Zonbien Kluba, eta zuzeneko musika emanaldiak: Joseba Irazoki, Pottoka eta Broken Brothers Brass Band.
Egun berezi honetan gogoan izan dugu Mikel Aingeru Gartzia Lopez de Sabando. Aste honetan Perun hil den iruinsemea, Irratiko bazkidea, eta gure entzule fin eta adiskide leial Koro Sabandoren semea.
Lehen ordua: 10:00-11:00
Bigarren ordua: 11:00-12:00
Hirugarren ordua: 12:00-13:00
Laugarren ordua: 13:00-14:00










