web analytics

Euskalerria Irratiaren maratoi erdia: zuzeneko musika, elkarrizketak eta sari bikainak

Irrati maratoi erdia eginen dugu datorren ostiralean, ekainak 15, Iruñeko Zaldi Zuriaren ostatuko terrazan. Lau orduko irratsaioa izanen da. Goizeko 10:00etan hasiko gara, eta arratsaldeko 14:00etan amaitu.

Xedea, biziki hunkigarria, arrunt eskuzabala: Euskalerria Irratia Elkarterako bazkide gehiago lortzea. Hortik saioaren goiburua: adopta ezazu uhin bat! Halaber, jakina, gure irratiaren birsortze prozesuaren berri emanen dugu.

Zozketak eginen ditugu, sari apartekin: asteburu pasak (Besaro landa-hotela eta Oizko Posada), bazkariak zein afariak (Cerveceria Internacional eta Herriko Taberna), Golem zinemetarako sarrerak, eta Nafarroa Bizirik-en ikuskizunerako sarrerak, Behigorri Abentura Parkerako sarrerak. Zuzeneko musika izanen dugu: Pottoka, Joseba Irazoki eta Broken Brothers Brass Band. Poeta Zonbien Klubekoak ere gurekin izanen dira: Hedoi Etxarte, Angel Erro eta Iñigo Astiz. Esketxak ere izanen ditugu, Reyes Ilintxetak eta Txari Eletak prestatuak. Eta elkarrizketak, lehen bazkideei omenaldia…

Bazkide ez bazara, adoptatu uhin bat hemen, edo 948 17 01 51 telefono zenbakira deituz. Bazkide bazara, konbentzitu zure senide eta lagunak.

 

Partehartu

Erantzun

*