Parlamentuko zerbitzu juridikoen arabera Madrilgo Gobernuak irakaskuntzan hartu dituen erabakiek inbaditu egiten dituzte Nafarroaren eskumenak. Orain zer? Parlamentuak joko ote du Auzitegi Konstituzionalera Foru Erkidegoaren autogobernuaren defentsan. Oposizioak argi dauka baietz, helegitea jarri beharko lukeela. Eta Gobernuan dauden bi alderdiek? PSNkoak, behinik behin, indartsu agertu dira publikoki aukera horren alde. Bestetik, bihar irakaskuntzan bigarren greba eguna: mobilizazio berezia izatea nahi dute hezkuntzako eragileek. Entzierro berezia antolatu dute Santo Domingo aldapan. Sanferminetako jantzi zuri gorria soinean, parte hartzeko deia egin dute. Hortik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.
Podcast: Ireki leiho berrian | Jaitsi | Txertatu











