web analytics

Angel Erroren aurkikuntza berria: ‘Fina eta segura’ goiburua Axularrek asmatu zuen

Intelektualaren rola aztergai, Poeta Zonbien Klubaren solasaldian

‘Fina eta segura’, Espainiako konpresa marka ezagun batek urteetan erabilitako goiburu publizitarioa, Axularrek asmatu zuela deskubritu du Angel Errok. Aurkikuntza kasualitatez egin zuen, bibliomantzia (etorkizuna liburuen bitartez igartzeko artea) saio bat egiten ari zelarik. Axularren Gero liburua zabaldu orrialdeari erreparatu gabe, eta hantxe aurkitu zuen aipua. Honatx horren argazkia. Twitterren ere eman du bere aurkikuntzaren berria. Pentsatzekoa da euskal letren mundua hankaz gora jarriko duela.

Zalantza izpirik gabe horixe da aste honetako Poeta Zonbien Klubaren solasaldiko edukien artetik garrantzitsuena. Beno, hori, eta Hedoi Etxartek pastazko betaurrekoak erosi dituela jakitea. Aztertu genuen gaia, intelektualaren rola. Abiapuntua, Mario Vargas Llosaren azkenmohikainismo ariketa. Zer gehiago esan genuen jakin nahi baduzu, entzun Angel Erro, Hedoi Etxarte eta Iñigo Astiz poeta zonbiekin izandako solasaldia.

Zabaldu
Partehartu

Erantzun

*