web analytics

Euskara lehiakorra garatzeko jardunaldiak Iruñean, Xabier Amurizaren eskutik

Euskokultur Fundazioak bidalitako informazioa

Hizkuntzaren ardatz nagusiak ez direla asko, «ebidentziak» direla pentsatuta ekin zion Xabier Amurizak Zazpi ebidentzia birjaiotzarako liburua idazteari. Hitzaurrean dioenez, «Euskal Herria euskalduntzea ez dago euskaldunen esku bakarrik. Aldiz, bai dago gure esku, eta geure esku bakarrik, hizkuntza lehiakor bat garatzea». Ikastaroan, Amurizaren eskutik eta bi saiotan, proposamen ezberdinak azaldu eta hausnartuko ditugu.

Mintegiaren antolatzailea Iruñeko Komunikabideak Fundazioa da, Udako Euskal Unibertsitatea eta Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz. Ikastaroa Euskokulturren Mintegian emango da: Baratzeetako zeharkalea 2, behea. 31014 Iruñea. Eskuratu hemen mintegiaren eskuorria.

  • Hasiera-data: 2013(e)ko otsailaren 2a
  • Amaiera-data: 2013(e)ko otsailaren 9a
  • Tokia: Iruñea-Euskokultur Mintegia
  • Nola heldu: Non gaude?
  • Ordutegia: Larunbatak. 10:30-13:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6 ordu

Lehen saioa (Otsailak 2)

  • Esaldien luze-laburra. Euskarak, tresna bezala, gaitasun osoa eta normala behar du, esaldi mota guztiak, labur zein luze, erraz zein konplexu, nahiaren arabera josteko, inguruko hizkuntza garatuen antzera. Luzerak ez du beti zailtasuna esan nahi. Hori markatzen duena “konplexutasuna” da. Hiru lerroko esaldi bat hogeikoa baino zailago izan daiteke, sintaxi edo beste zenbait baliabide konplexuren gainean eraiki bada. Dena adibide konkretuekin azaldu eta eztabaidatuko da.
  • Perpausaren ordena. Euskarak esaldiko elementuak ordenatzeko era ezberdin asko ditu, eta denak dira baliagarri eta balios, argitasun, zehaztasun eta espresioaren baitan. Argitasunak ez du “erraztasuna” esan nahi. Izan daiteke testu zaila kontzeptuengatik, baina sintaxi argikoa. Iluntasuna ere izan daiteke irakurlearen gaitasun mailaren kontua. Hemen ere adibide konkretuekin azalduko da euskarak esaldia ordenatzeko era zuzen eta ezberdin asko dituela, unean uneko espresioaren arabera.
  • Erlatiboa. Euskarak erlatibo osoa eta zehatza behar du, inguruko hizkuntza garatuen antzera. Erlatibo ez-murrizgarrian, aposizioaz gainera, badira baliabideak: zein, non, baita… Murrizgarrian hutsune handia dago. Proposamen bat aurkezten da.

Bigarren saioa (Otsailak 9)

  • Sintaxi osoa. Euskal sintaxiak, bere baliabide propioez gainera, inguruko hizkuntza garatuak bezain osoa eta zehatza izatera jo behar du. Besteak beste, EZEN partikulak konpon dezake izen baten menpeko perpausen arlo zail eta garrantzitsua.
  • Aditza erraztu. a) EZAN-E(D)IN aditzen formak konparatu. Adibidez: niezazkioke-neizkeo. b) Datiboa aditzetik kanpo: Norbaiti eman nintzan maitearen maitez. c) Idem objektu plurala: Eskerrak eman zagun zeruko Jainkoari. ADITZA LABURTU. Labur-premiak asko, hizkuntza garatu batean: elkarrizketak, titularrak, azpi-tituluak, komikiak, iragarkiak, leloak, sloganak, kantak, publizitatea, kartelak, kaleetako hizkuntza idatzia… Baliabide bat: aditz trinkoa galbidetik garapenerantz.

 Matrikulaziorako argibideak

  • Izen-emateko epea: urtarrilaren 31 arte.
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 20,00 €. UEUko bazkideak: 15,00 €.
  • Saio bakarrera etorri nahi izan ezkero, erdia ordaintzeko aukera dago.

Argibide gehiago eta izen-ematea:

  • Posta elektroniko bidez: ePosta
  • Telefonoz: 948 144 706 (Xabier).

Argazkia: Argia

 

Feminismoaren eta euskalgintzaren arteko harremana aztergai urtarrileko Karrisolasean

Urtarrilean berriro helduko diogu Karrisolasaren beste saio bati, 15. dagoeneko,  eta oraingoan feminismoa eta euskalgintza lotzeko asmoz.

Hitzordua urtarrilaren 16an izanen da, 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Iruñean, Xabier karrika 4), eta oraingoan, betiko moduan, guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara.

Gogoan hartu Karrikiriko honetan ere ateak zabalik izanen dituzuela.

Ongi etorri!!

Argazkia: Karrikiri

Karrikiri Elkarteak helarazitako informazioa

Bertsoaroa zikloak bost saio eskainiko ditu Iruñean

Nafarroako Bertsozaleen Elkarteak bidalitako informazioa

Udazkenero hitzorduari leial, hemen da Bertsoaroaren edizio berri bat. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko udalak elkarlanean antolatutako zikloa urriaren 25ean abiatuko da eta azaroaren 15ean amaitu. Osotara bost saio izango dira: bertso‐trama bat, bi bertso saio, pianoa eta bertsoa uztartzen dituen “Bi arreba” emanaldia eta kopla zaharren gaineko hitzaldi bat.
Ohi bezala, ekitaldi guztiak Iruñeko Gurutzeko Plazako institutuetan izango dira, arratsaldeko 20etan hasita. Hitzaldia, berriz, Kondestable jauregian izango da, 19,30ean. Saio guztiak doakoak dira, baina aforoarekin arazorik egon ez dadin, aretoan bertan gonbidapenak banatuko dira, saioa hasi baino ordubete lehenagotik. [Gehiago irakurri...]

UEUren eskaintza berezia: bi liburu bakarraren prezioan

Udako Euskal Unibertsitateak bidalitako berria

UEUk eskaintza berezia abian jarri du ikasturte hasiera honetarako. Liburu bat erosten duenari beste bat oparituko dio aste honetan. Gure www.ueu.org webguneko dendan urriaren 1etik urriaren 7ra egindako erosketek arlo berbereko argitalpen bat izango dute opari. Horrez gain, Interneteko erosketa guztiek %10eko beherapena dute eta, UEUko bazkidea izanez gero, deskontua %30ekoa da. Sartu eta aukeratu zure liburua!

Uztailaren 13an egun osoko festa eginen du Gora Iruñeak Konpainia plazan

Gora Iruñea plataformak bidalitako informazioa

Tamalez, gune fisiko bat kudeatzeko baimenik gabe antolatuta genituen ekitaldi gehienak ezin izanen ditugu aurtengo Sanferminetan ospatu. Maya kazikeak izugarrizko egitaraua baztertu du. Baina halere, jai herrikoi, parte hartzaile, parekide eta euskaldunekin dugun konpromisoari jarraikiz U13rako egitarau herrikoia antolatu dugu. Mayaren baimenik gabe baina herriaren babesarekin eta oposizioko udal taldeen gehiengoaren babesarekin (Nabai, PSN, Bildu, I-E) aurrera aterako dugu antolatutakoa:

 

Uztailak 13 ostirala, Konpainia plazan

 

11:00etan  Hamaiketako herrikoia, MIGAK eta edaria doan!

11:00etan IRUÑA TALDEKO fanfarrearen erritmoan dantzan hasiko gara

13:00etan TXAN MAGOA. Aurkezpenik behar ez duena. Ea kazikeren bat desagertarazteko trukoa irakasten digun! ;)

14:30ean BAZKARI HERRIKOIA 16euro langileak, 10euro langabetuak. Sarrerak Iruñazarran eta Gora Iruñea! tabernan salgai

16:30ean TRIKIDANTZEKIN dantzaldia, giroa berotzeko pentsatua! Fuera lotsak eta…

18:00etan IRRIEN LAGUNAK kalejiran txarangarekin. Umeak umetara! Gora gure pailazoak!

20:00etan Kontzertuak DEMOKRAZIA ZERO, ESNE BELTZA, POTTOKA PUNK. Egunari bukaera ezin hobea emateko! Gora zuek!!!

Karrisolasan, “Diglosiaren purgatorioa” hizpide

Karrikiri Elkarteak bidalitako berria

Maiatzaren 16an izan zen Karrisolasa ekimenaren saio berrian, Mikel Zalbidek Bat Soziolinguistika aldizkarian (79-80) idatzi zuen artikuluaren pasarte bat izan zuten oinarri.

Hitzordua maiatzaren 16an izan zen, 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Iruñean, Xabier karrika 4), eta solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatu (eta lortu) zuten.

Behean aurkituko duzu artikulua PDFan. Gogoan hartu Karrikiriko ateak zabalik izanen dituzula. Ongi etorri!!

Diglosiaren purgatorioaz. Teoriatik tiraka. PDF

Apirilean eta maiatzean, kultur eskaintza zabala Tafallan

Anak bidalitako berria

Hona hemen Tafallan apirila-maiatza bitartean antolatu dugun kultur programazioa.
Apiriralen 4tik 18ra ARGAZKI ERAKUSKETA, “Zuberoako Maskaradak 1997-2003”. Jonmikel Intsaustiren eskutik. Tafallako Kultur Etxean. Bertan “Negua ospatuz” bideoa ikusgai egongo da (Egileak: Aguirre Sorondo, Antxon; Aguirre, Juan. Publikazioa: Donostia : Eusko Ikaskuntza ; Euskomedia Fundazioa, 2009)
- Apirilaren 15ean, igandea. TXANGOA AUTOBUSEZ Urdiñarbe-Muskildira, Maskaradak ezagutzeko. Irteera goizeko 8etan Tafallan, itzulera 20:00etan Tafallan. Txartelak salgai: Euskara Zerbitzuan, Azoka tabernan eta Baigorri elkartean. 10 €
- Maiatzaren 9an, asteazkena, “GARTXOT, KONKISTA AITZINEKO KONKISTA” liburuaren aurkezpena eta pelikularen emanaldia Asisko Urmenetaren laguntzaz. Arratsaldeko 20:00etan Tafallako kultur Etxean.
- Maiatzaren 12an, larunbata, EUSKARAREN EGUNA Tafallan: musika, bazkaria, dantzak, jokuak…

Autobuserako txartelak SALGAI daude dagoeneko: 10 €
Hurbildu Tafallako EUSKARA ZERBITZUra, BAIGORRI ELKARTEra EDO AZOKA TABERNAra. Iruñeko KARRIDENDAra edo Atarrabiako MINTZAKIDEra.

Zure zain gaude.
Laster arte

Irudia: Gartxot pelikulako fotograma bat.

Hizkuntz politika eraginkorraz, Karrisolasean

Karrikiri Elkarteak bidalitako berria

Gaur, martxoaren 14a baita, Karrisolasa ekimenaren baitan Xabier Mendiguren Bereziartuk JAKIN aldizkariaren 187. alean argitaratutako artikulua hartuko dugu oinarri.

Xabier Mendiguren, Kontseiluko idazkari ohiak, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sortu duen azken txostenaren gainean aritzen da solasean eta guk hark esandakoak abiapuntutzat hartuta patxada ederrean hizlari arituko gara Karrisolasaren saio berrian.

Hitzordua, esan bezala, gaur, martxoaren 14a baita, 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Iruñean, Xabier karrika 4), eta oraingoan, betiko moduan, guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara.

Behean aurkituko duzun PDFan artikulua eta, gehiago sakontzeko, Kontseiluak egindako txostena.

Gogoan hartu Karrikiriko ateak zabalik izanen dituzula. Ongi etorri!!

Hor behean Euskalerria Irratian Karrisolaseko koordinatzaile Aitor Etxarteri egindako elkarrizketa entzun dezakezue.

Argazkia: Karrikiri

SOLASA9-Jakin 187.pdf 299.32 KB
HIZKUNTZA-POLITIKA BERRI ERAGINKORRA.pdf 1.08 MB

Bardoak martxoaren 9an itzuliko dira

Nafarroako Bertsozaleen Elkarteak bidalitako berria

Nafarroako taldekako txapelketak lehen fasea amaitu zuen otsailaren 19an eta hurrengo ostiralean, hilaren 9an, bigarren faseari ekinen dio. Orain artean oso erantzun ona izan du ekimen berri honek, 1.100 bertsozale elkartu baitira lehen fasean egin diren saioetan. Bigarren fase honetarako sei talde sailkatu dira eta sei saio jokatuko dituzte, bina saio talde bakoitzak. Binaka arituko dira talde horiek, saio bat etxean izanen dute, eta bestea “kanpoan”. Sei talde horietatik hiru sailkatuko dira martxoaren 31n Leitzako pilotalekuan eginen den finalera. [Gehiago irakurri...]

Karrisolasaren kronika: nazionalismo linguistikoa, okerreko ispilua

Karrikiri elkarteak bidalitako berria

Otsailaren 15ean Karrisolasaren saio interesgaria izan genuen, Nazionalismo linguistikoaren gaiari helduz. Juan Carlos Moreno Cabrera Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasleari Administrazioa Euskaraz aldizkarian eginiko elkarrizketa hartuko dugu oinarri: “Norberaren hizkuntza bestearenaren gainetik dagoela aldarrikatzea da nazionalismoa“. Ohikoa dugun bezala KARRISOLASAN topatu ginenok saio bete, bizi eta atsegina osatu genuen. Aukeratu genuen testuak haria ematen zuen horretarako. Sortu ziren, besteak beste, datozen eztabaidak, gaurkoan hona dakartzagunak, guztion arteko hausnarketa eta eztabaidarak. [Gehiago irakurri...]