Kazetariak izan ziren AGERRE eta GARCILASO.
Bien ibilbidea kontrajarria joan zen: Gerra galtzailea eta zigortua Joxe Agerre; irabazlea eta errepresorea Garcilaso.
Zuzendari izan ziren biak, la Voz de Navarran Agerre; Diario de Navarran Garcilaso. Kale berean, Iruñeko Zapateria kalean ari izan ziren.
Euskaldun, abertzale, euskaltzain Agerre; frankista eta golpista Garcilaso.
Paraleloan, simetria antagonikoak bizi ondoren, heriotzak ere ez zituen berdindu: urte eta egun berean hil ziren arren, Agerreren ehorzketa isilean egin behar izan zuten etxeekoek, eskelarik ere ez inor agertu.
Garcilaso agintari frankisten laudorioen artean lurperatu zuten.
Orain, aldiz, Garcilaso kriminalen laguntzaile errepresore gorrotagarria izan zela jakin beharra dagoen bezala, Joxe Agerre Iruñean euskarari eusten jakin zuen gizon zintzo eta jakintsua izan zela gogoratu nahi dugu.
Ivan Gimenezek Pamiela etxean argitaratu du liburua.
TASIO AGERRErekin mintzatu gara gu, Joxe Agerreren ilobarekin.
Podcast: Ireki leiho berrian | Jaitsi | Txertatu


















