Podcast: Ireki leiho berrian | Jaitsi | Txertatu
Iruñerrian Gaur 2013-05-23
Pobrezia maila kezkagarria da Nafarroan. Hala ohartarazi du Caritasek, eta esan du herritarren %6 pobrezia larrian bizi dela. Urtea hasi zenetik, 3.700 lagun artatu ditu, iaz epe berean baino 500 gehiago. Bestetik, larunbatean zabalduko du Tonbola. 600 euroko isuna PPNren egoitzan “escrache” bat egiteagatik. Hipotekek Kalteturiko Herritarren Plataformako bost kideri iritsi zaizkie, protesta “abisurik eman gabe” egiteagatik. Eskubiderik gabeko eremu izendatu du Nafarroako Jauregia Barcina Go Home ekimenak. Hileta martxa gizarte zerbitzuen alde. Parlamentuak atzera bota ditu udal mapak berrantolatzeko lege proiektuari Geroa baik eta EH Bilduk aurkeztuak zizkioten osoko zuzenketak. Inasan, langile harresia. Gakoa, gaur: Flore Aoizek.
Podcast: Ireki leiho berrian | Jaitsi | Txertatu
Iruñerrian Gaur 2013-05-22
Enrique Goñi inputatzea erabaki du Benito epaileak “dietak estatutuen babesik gabe ordaintzeagatik edo ordainketa baimentzeagatik”. Bestetik, Goñiren defentsak egina zion eskaera onartu, eta hilaren 28ra atzeratu du Goñiren deklarazio hartzea. Oinarrizko Errentaren aldeko Plataformak legea lehenbailehen aldatzeko eskatu du UPN eta PSNren Gobernuak egin zuen lege-aldaketak pobrezia areagotu duelakoan. Geroa baik 35 neurri proposatu ditu ekonomia berpizteko eta enplegua sortzeko. Bilduk eta Aralar-Nafarroa baik osoko zuzenketa aurkeztuko diote udal mapa berrantolatzeko lege proiektuari. Gora Iruñeak aurtengo jai gunea aurkeztu du. Gakoa, gaur: Jon Abrilek.
Podcast: Ireki leiho berrian | Jaitsi | Txertatu
Iruñerrian Gaur 2013-05-21
Nafarroan lau familiatik batean pentsioa da etxera sartzen den diru sarrera nagusia. Comisiones Obrerasek adinduen inguruan egin duen laugarren azterketa sozialaren ondorioetako bat da. Gamesak Tuterako lantegia itxi, eta 71 langile kaleratuko ditu. Etxabakoizko Inquinasak, 71. ELAk eta LABek Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren egoitza inguratu dute lan erreforma bertan behera utz dezatela eskatzeko. Espainiako Gobernuak Frankismoko krimenen inguruko ikerketari jartzen dizkion oztopoak salatu ditu Memoriaren Autobusa Elkarteak Parlamentuan. Gakoa, gaur: Mika Etchebeherek.
Podcast: Ireki leiho berrian | Jaitsi | Txertatu
Iruñerrian Gaur 2013-05-17
Nafarroako Kutxaz hizketan Yolanda Barcina Parlamentuan: inoiz baino kontrol publiko gehiago izanen du CAN Fundazioak Nafarroako Gobernuko presidentearen arabera. Oposizioak dio iruzur hutsa direla fundazio horren estatutuak. Barcina Go Home ekimenak protesta egin du Parlamentuaren kanpoaldean. ACCIONAko sindikatuek ez dute onartzen dozenaka langile kaleratzeko zuzendaritzak aurkeztua duen erregulazio espedientea. Adinduen Koordinakundeak osasun arloan egin dituzten murrizketak salatu ditu. Gakoa, gaur: Koldo Martinezek.
Podcast: Ireki leiho berrian | Jaitsi | Txertatu
Iruñerrian Gaur 2013-05-16
CAN auzian: Enrique Goñi inputatu du Maria Paz Benito epaileak; Guardia Zibila CANeko egoitza nagusian izan da, Batzorde Iraunkorraren aktak manipulatu ote dituzten aztertzen; CANek erakundeko agintariei, euren senitartekoei eta zenbait enpresari emaniko mailegu, abal eta bermeak ikertzeko eskatu dio Benito epaileak Espainiako Bankuari. Bestetik, Cervera auzian, Jose Antonio Asiainek esan du “beharrezkoa den guztia” eginen duela xantaia nork egin zion jakiteko. Epailearen aurrean deklaratu du lekuko gisa. Abiadura Handiko Trena eta Goi Tentsioko linea ere albiste, Iruñerrian Gaur. UEUk aurtengo udako ikastaroak aurkeztu ditu. Gakoa: Zaloa Basabek
Podcast: Ireki leiho berrian | Jaitsi | Txertatu
Iruñerrian gaur 2013-05-15
CAN auzian: Kontuzek beste bi kasu salatu ditu, eta horietan ere ustezko omisiozko prebarikazio delitua ikusten du. Parlamentuan ikerketa batzorde bat osatu dadila eskatu dute Bildu, Aralar-NaBai, Izquierda-Ezkerra eta Geroa Baik. Bere aldetik, Nafarroako Gobernuak CAN fundazioaren estatutuak aurkeztu ditu: 9 kide izanen ditu patronatuak, horietatik 5 Gobernuak aukeratuko ditu. Langabeziari nola aurre egin, enplegua nola sortu, proposamena LAB sindikatuak. Batzarrek dio 11.000 familia bizi direla batere diru sarrerarik gabe, eta pobrezia arriskua %21ekoa dela. AHTaren aurkako manifestazioa, Tafallan, hilaren 25ean. Azpiegitura horren batzarrak “erokeriatzat” jo du Nafarroak Bastejoan eta Iruñea arteko zatiari eustea. Miguel Sanchez Ostizen “El escarmiento” liburua. Eta Gakoa, gaur: Maria Solanak.
Podcast: Ireki leiho berrian | Jaitsi | Txertatu
Iruñerrian Gaur 2013-05-14
“CAN auzia epaitegietara iritsi izanak ez du Gobernua geldiarazi” esan du Yolanda Barcinak. Eta legealdia amaitzeko asmoa berretsi du “ez delako hauteskundeak egiteko unea arazoak konpontzekoa baizik”. Ekonomia berpizteko aurkeztu berri dituen neurriak azaldu dizkie bere alderdiko hainbat kide eta herrialdeko zenbait enpresariri luxuzko hotel batean eman duen hitzaldian. Kontrastean, Hipotekek Kalteturiko Herritarren ekintza: Berriozarren Caixak hutsik zeukan etxebizitza bat okupatu dute banketxe horrek kaleratua zuen familia bat bizi dadin. Hilaren 30erako greba orokorraren haritik Gizarte Segurantzaren egoitza inguratu dute gaur greba deitua duten sindikatuek eta gizarte eragileek. Gakoa, gaur: Gaizka Arangurenek.
Podcast: Ireki leiho berrian | Jaitsi | Txertatu
Iruñerrian Gaur 2013-05-13
Nafarroako Kutxako kudeatzaileek ez dute Parlamentura joan nahi azalpenak ematera “nahasmena” sortuko lukeelako. Hala erantzun diote, idazki batean, PSNk eskatua zuen agerraldi eskaerari. Yolanda Barcinarekin batera joatea nahi zuten sozialistek, obra sozialaz eta estatutu aldaketaz hitz egitera. Barcina bakarrik joanen da, ostiralean. Oposizioko gainontzeko taldeek ikerketa batzorde bat eskatu dute beste behin. Abiadura Handiko Trenaren Nafarroako proiektua bertan behera utzi dutelako haserre PSN UPNrekin eta PPrekin. Oposizioko gainontzeko taldeek egun martxan dauden obrak gelditzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Aralar-Nafarroa baik ohartarazi du UPN Parlamentuko Enpleguaren Mahaia mugatu nahian dabilela, eta horretarako aurkeztu duela berriki krisiaren aurkako Ekintza Plana. Gakoa, gaur: Nekane Perezek.
Podcast: Ireki leiho berrian | Jaitsi | Txertatu










