web analytics

Metropoli Forala: 2013-05-10

UPN eta PSNko sei politikari izan dira gaur epaitegian gaur  Maria Paz Benito epailearen aurrean deklaratzen. Horri buruz aritu gara solasean Berriako Joxerra Senar, Garako Martxelo Diaz eta Diario de Noticiaseko Ibai Fernandez kazetariekin.

Metropoli Forala 2013-05-09

Jakinden bezala, Daniel Innerarity filosofoari eman diote Kulturaren Vianako Printzea saria.

Bilbon jaio eta umetatik Iruñean bizi den pentsalari honen nortasunaz eta lanaz hitz egin dugu  Xabier Agirre, Girgillaoko filosofoarekin. DesarmeaDesegtea. ETArenetorkizunaz mintzatu gara Mikel Aramendi analistarekin. 

 

Metropoli Forala 2013-05-08

Solasaldi politikoaren tartean, Nabaiko Nekane Perez, Bilduko Bakartxo Ruiz eta Geroa Baiko Manu Aierdi izan dira gurean. Transgenikoez mintzatu gara Oier Lakuntza kimikariarekin. Bangladeshen gertatu den hondamendiaz aritu gara REAS elkarteko kide David Garnatxorekin.

Metropoli Forala 2013-05-07

Gaurko solasaldi politikoan Iruñeko lau zinegotzi izan ditugu dietei buruz egin dugun mahai inguruan: Nabaiko Aitor Lakasta, Bilduko Eva Aranguren, Aralarko Aritz Romeo eta Ezkerrako Edurne Egino. LOMCE legeaz arituko gara irakaskuntzako sindikatuekin.

Metropoli Forala 2013-05-06

Osasuna amildegitik gertu. Urtero bezala. Zaharrak berri. Lau jardunaldi soilik putzura ez erortzeko. Aritz Agirre eta Aritz Ibañez kirol kazetariak talde gorritxoaren egoeraz solastu zaizkigu. LupiLakastak azken asteak twitterren utzitako txio berezienak aukeratu dizkigu. Santi Leone idazlearen dekalogoan ezagutu dugu gero. Amaiatzeko Nerea Erbiti musikariarekin Metropoliko Jazzaldia aditzeko plazera izan dugu.

 

Metropoli Forala 2013-05-02

Gaur parlamentarien solasaldia izan dugu, Bilduko Bakartxo Ruiz, Aralar-Nafarroa Baiko xabi Lasa eta EAJ-Geroa Baiko Manu Aierdirekin. Mintzagaien artean, Maiatzaren Lehena eta langabezia. Iosu Royo ingeniaria uste zientifiko ustelez mintzatu zaigu. Eta Aitor Abaroarekin asteko zinema estreinaldiez aritu gara. Minutu bateko manifestuan Xabier Barber izan dugu.

Metropoli Forala 2013-04-30

Maiatzaren lehenaren bezperan sindikatuetako kideak izan dira saioan. Bide batez, maiatzaren 30eko greba deialdiaz ere mintzatu gara. Epaileak artxibatu egin du Barcinak Kontuz-en kontra jarritako salaketa. Elkarte horretako kide Patxi Urrutiak xehetasun guztiak eman dizkigu. Musikaren tartean Vendetta taldearen azken diskoa eta aurki hasiko duten bira aurkeztu dizkigu Pello Reparaz musikariak.

Metropoli Forala 2013-04-29

Rayok eta Osasunak bina berdindu zuten partiduaz solastu gara Asier Legarda-Ereño kirol kazetariarekin. Miel Anjel Elustondo Zaldi Ero idazlearekin lanaz eta langileez mintzatu gara maiatzaren lehenerako bi egun falta direnean.

Metropoli Forala 2013-04-26

Metropoli Forala 2013-04-25

Kazetarien tertulian Diario de Noticiaseko Ibai Fernandez eta Garako Martxelo Diaz kazetariekin mintzatu gara. Biurdanako Irakurketa Publikoaz solastu zaigu Asier Azpilikueta. Xabier Agirre filosofoak desobedientzia zibilaz sakondu du.