web analytics

Metropoli Forala 2013-05-20

Joxerra Senar kazetariak argibide hainbat emn dizkigu CAN auziaz. Osasunak Granadan jokatu zuen partiduaz mintzatu gara Aritz Agirre eta Aritz Ibañezekin. Twitterreko azken zazpi egunotako txio berezienak hautatu dizkigu. Santi Leone idazle eta irakasleak aktualitateari hamar ikuspegi ezberdienetatik begiratu dio dekalogoan. Nerea Erbiti musikariarekin eskutik, Chet Baker tronpetajolearen abestiak aditzeko aukera izan dugu.

Metropoli Forala 2013-05-17

Gaurko saioan Maiorga Ramirez EAko Nafarroako lehendakariarekin hitz egin dugu alderdi honek larunbata eta igandean Barañainen eginen duen biltzarraz. Tafallako Euskeraren eguna ospatuko dute bihar eta bertan Tafalla aldeko AEKko irakasleak omenduko dituzte. 66 dira denetra, horietako bat Ana Garzia. Bihar ere Atarrabia eta Burlatako kaleetan Musika Eskolen Topaketa. 1400 musikari txiki eta gazte hamaika eszenatoki desberdinetan joko dute. Garbiñe Sertutxa, Musika Eskolen Juntako kidea eta Noaingo Musika Eskolako irakaslea mintzatu zaigu honetaz. Baigura mendira joan gara Kike Diez de Ulzurrunekin eta Naiara Elola, Nafarroako Hitzako koordinatzaileak azaldu digu zer gai landu duten gaurko edizioan. Hain artean Ezkabako ihesaldia.

Metropoli Forala 2013-05-16

Gauekoa saio berezia izan da, Txantreako Bernat Etxepare ikastetxetik zuzenean aritu gara Sortzen festaren karietara.

Metropoli Forala 2013-05-15

Solasaldi poitikoaren tartean, Bildiko Bakartxo Ruiz, NaBaiko Xabi Lasa eta Geroa Baiko Manu Aierdi. AHT, Barcinaren neurri ekonomikoak eta etxe kaleratzeak mintzagai nagusi. Oskia Ugarte gaztea etorri zaigi gero. Duela aste gutxi ama izandakoa. Lehenbiziko umea izan du orain. Maier alabatxoa. Krisiaz eta amatasunaz aritu gara patxada ederrean hizketan. Euskal atari digitalak aztergai izanen dituzte gaur karrisolasa saioan. Karrikiri elkarteko Aitor Etxartek aurrerapena egin digu. Amaitzeko Iruñeko hizkuntza paisaiaz mintzatu gara AEKko Asier Biurrunekin eta Ikastolen Elkarteko Unai Arellanorekin.

Metropoli Forala 2013-05-14

Uxue Barkos politikariak “Contra viento y marea” liburua aurkeztu du gaur Metropoli Foralean. Iruñeko udal zinegotzien biltzar ttipian Sanferminen mahaiaz eta aparkatzeko zonalde urdinaz aritu gara. Amaitzeko, Miel Anjel Elustondo, Zaldi Ero idazlearekin gure buruari eta besteei egiten dizkiegun promesez mintzatu gara.

Metropoli Forala 2013-05-13

Asteburutik datozen kontuak mintzagai izan ditugu. Osasunak larunbatean Sadarren lortu zuen garaipen garrantzitsuaz hitz egin dugu. Aritz Agirre eta Aritz Ibañez kirol kazetariekin. Fermin lupilakasta tuiterlaria etorri zaigu gero, azken zazpi egunetan aurkitutako txio interesgarrienen laburbilduma egitera. Abiadura handiko trenaz ere solastu gara. UPNk onartu du Castejonetik Iruñera bakarrik eginen dutela AHTa. UPNk onartu du abiadura handiko egungo trenaren proiektua ez dela eginen. SUSTRAI erakuntza fundazioko kide Alfonso Garziandia izan da gurean. Saioaren amaieran batuta esku artean hartuta Igor Ijurra, Iruñeko Orfeoiko zuzendariak Bela Bartok musikariaren sinfoniak ekarri dizkigu.

 

 

 

 

Metropoli Forala: 2013-05-10

UPN eta PSNko sei politikari izan dira gaur epaitegian gaur  Maria Paz Benito epailearen aurrean deklaratzen. Horri buruz aritu gara solasean Berriako Joxerra Senar, Garako Martxelo Diaz eta Diario de Noticiaseko Ibai Fernandez kazetariekin.

Metropoli Forala 2013-05-09

Jakinden bezala, Daniel Innerarity filosofoari eman diote Kulturaren Vianako Printzea saria.

Bilbon jaio eta umetatik Iruñean bizi den pentsalari honen nortasunaz eta lanaz hitz egin dugu  Xabier Agirre, Girgillaoko filosofoarekin. DesarmeaDesegtea. ETArenetorkizunaz mintzatu gara Mikel Aramendi analistarekin. 

 

Metropoli Forala 2013-05-08

Solasaldi politikoaren tartean, Nabaiko Nekane Perez, Bilduko Bakartxo Ruiz eta Geroa Baiko Manu Aierdi izan dira gurean. Transgenikoez mintzatu gara Oier Lakuntza kimikariarekin. Bangladeshen gertatu den hondamendiaz aritu gara REAS elkarteko kide David Garnatxorekin.

Metropoli Forala 2013-05-07

Gaurko solasaldi politikoan Iruñeko lau zinegotzi izan ditugu dietei buruz egin dugun mahai inguruan: Nabaiko Aitor Lakasta, Bilduko Eva Aranguren, Aralarko Aritz Romeo eta Ezkerrako Edurne Egino. LOMCE legeaz arituko gara irakaskuntzako sindikatuekin.