web analytics

Metropoli Forala 2013-05-21

Jaime Ignacio Del Burgok eta Calixto Ayesak, Barcenas auzian lekuko gisa deklaratzera deitu ditu gaur Ruz epaileak. Patxi Zabaletarekin solastu gara gai honi buruz. Belateko tunelen parean berriz itxi dute bidea, beste luizi bat gertatu baitzen aurreko larunbat gauean. Uste dute asteburuan irekiko dutela bidearen zati bat. Xorroxin irratiko lankide Amaia Eneterreagak eman dizkigu xehetasunak. Oier Lakuntza kimikariarekin ama zelulei buruz mintzatu gara. REAS elkarteko David Garnatxok Mercadonak Iruñerrian zabaldu dituen saltoki berriez hitz egin dugu.

Arratsalde.on 2013-05-20

ARGIA astekariaren azken aleaz aritu zaigu Mikel Asurmendi kazetaria. Burutazioaren tartean Gorka Bereziartuaren txanda izan da. Kike Diez de Ulzurrun, “Jauzarreak”  antolatutako Atlantiar 2. kongresuaz mintzatu da gurean. Martin Juanenak, asteburuak eman dituen kirol emaitzak jaso eta ekarri ditu gurera. Bukatzeko, Jose Angel Iturralde Imotz bailarako alkatea elkarrizketatu dugu.

Iruñerrian gaur 2013-05-20

Metropoli Forala 2013-05-20

Joxerra Senar kazetariak argibide hainbat emn dizkigu CAN auziaz. Osasunak Granadan jokatu zuen partiduaz mintzatu gara Aritz Agirre eta Aritz Ibañezekin. Twitterreko azken zazpi egunotako txio berezienak hautatu dizkigu. Santi Leone idazle eta irakasleak aktualitateari hamar ikuspegi ezberdienetatik begiratu dio dekalogoan. Nerea Erbiti musikariarekin eskutik, Chet Baker tronpetajolearen abestiak aditzeko aukera izan dugu.

Iruñerrian Gaur 2013-05-17

Nafarroako Kutxaz hizketan Yolanda Barcina Parlamentuan: inoiz baino kontrol publiko gehiago izanen du CAN Fundazioak Nafarroako Gobernuko presidentearen arabera. Oposizioak dio iruzur hutsa direla fundazio horren estatutuak. Barcina Go Home ekimenak protesta egin du Parlamentuaren kanpoaldean. ACCIONAko sindikatuek ez dute onartzen dozenaka langile kaleratzeko zuzendaritzak aurkeztua duen erregulazio espedientea. Adinduen Koordinakundeak osasun arloan egin dituzten murrizketak salatu ditu. Gakoa, gaur: Koldo Martinezek.

Metropoli Forala 2013-05-17

Gaurko saioan Maiorga Ramirez EAko Nafarroako lehendakariarekin hitz egin dugu alderdi honek larunbata eta igandean Barañainen eginen duen biltzarraz. Tafallako Euskeraren eguna ospatuko dute bihar eta bertan Tafalla aldeko AEKko irakasleak omenduko dituzte. 66 dira denetra, horietako bat Ana Garzia. Bihar ere Atarrabia eta Burlatako kaleetan Musika Eskolen Topaketa. 1400 musikari txiki eta gazte hamaika eszenatoki desberdinetan joko dute. Garbiñe Sertutxa, Musika Eskolen Juntako kidea eta Noaingo Musika Eskolako irakaslea mintzatu zaigu honetaz. Baigura mendira joan gara Kike Diez de Ulzurrunekin eta Naiara Elola, Nafarroako Hitzako koordinatzaileak azaldu digu zer gai landu duten gaurko edizioan. Hain artean Ezkabako ihesaldia.

Iruñerrian Gaur 2013-05-16

CAN auzian: Enrique Goñi inputatu du Maria Paz Benito epaileak; Guardia Zibila CANeko egoitza nagusian izan da, Batzorde Iraunkorraren aktak manipulatu ote dituzten aztertzen; CANek erakundeko agintariei, euren senitartekoei eta zenbait enpresari emaniko mailegu, abal eta bermeak ikertzeko eskatu dio Benito epaileak Espainiako Bankuari. Bestetik, Cervera auzian, Jose Antonio Asiainek esan du “beharrezkoa den guztia” eginen duela xantaia nork egin zion jakiteko. Epailearen aurrean deklaratu du lekuko gisa. Abiadura Handiko Trena eta Goi Tentsioko linea ere albiste, Iruñerrian Gaur. UEUk aurtengo udako ikastaroak aurkeztu ditu. Gakoa: Zaloa Basabek

Metropoli Forala 2013-05-16

Gauekoa saio berezia izan da, Txantreako Bernat Etxepare ikastetxetik zuzenean aritu gara Sortzen festaren karietara.

Arratsalde.on 2013-05-15

Igandean ospatzekoa zen Sortzen jaia bertan behera geratu da eguraldi iragarpen txarra dela eta, Gari Torregrosak kontatu dizkigu nondik norakoak. IRRIA aldizkari gazteaz aritu zaigu Joxi Oiarbide. HUTSUN Txalapartako kideak izan ditugu estudioan. Burutazioaren tartean Iñaki Irisarriren txanda izan da. Bukatzeko, Txinparta taldeko Koldo Pla elkarrizketatu dugu, igandean eginen diete omenaldia San cristobaleko ihesaldian parte hartu zutenei.

Iruñerrian gaur 2013-05-15

CAN auzian: Kontuzek beste bi kasu salatu ditu, eta horietan ere ustezko omisiozko prebarikazio delitua ikusten du. Parlamentuan ikerketa batzorde bat osatu dadila eskatu dute Bildu, Aralar-NaBai, Izquierda-Ezkerra eta Geroa Baik. Bere aldetik, Nafarroako Gobernuak CAN fundazioaren estatutuak aurkeztu ditu: 9 kide izanen ditu patronatuak, horietatik 5 Gobernuak aukeratuko ditu. Langabeziari nola aurre egin, enplegua nola sortu, proposamena LAB sindikatuak. Batzarrek dio 11.000 familia bizi direla batere diru sarrerarik gabe, eta pobrezia arriskua %21ekoa dela. AHTaren aurkako manifestazioa, Tafallan, hilaren 25ean. Azpiegitura horren batzarrak “erokeriatzat” jo du Nafarroak Bastejoan eta Iruñea arteko zatiari eustea. Miguel Sanchez Ostizen “El escarmiento” liburua. Eta Gakoa, gaur: Maria Solanak.