web analytics

Arratsalde.On 2013-06-18

Gaurko aldizkaritegian Argia astekariaz mintzatu gara bertako erredaktore den Mikel Asurmendirekin. Jarraian Atarrabiako Udalaren Euskeraren Plan Estrategikoaz aritu gara Mikel Oteiza zinegotziarekin. Angel Erro poeta burlatarrak “Happy birthday” kantuaz hitz egin digu eta Xabi Mendibilek azaldu digu giza diseinuaren arabera zehazten diren 9 guneen artean zein eta nolakoa den “sustraia” deitzen dena.

Bukatzeko, irratialdi honetan azken aldiz murgildu gara Kultur Arloan. Gaur Mikel Bujandak Patxi Zabaletaren hitzak ekarri dizkigu bere liburu berriaren inguruan: “Absurdoko kontuak edo zoroen kerriko kronikak”.

Metropoli Forala 2013-06-18

Solasaldi politikoaren tartean Nafarroako Ezker Batuko kide Pablo Archel elkarrizketatu dugu. Izan ere, koalizio horrek Asanblada Orokorra ospatu zuen pasa den larunbatean eta hirugarrenez Jose Miguel Nuin hautatu dute Foru Komunitateko koordinatzaile. Elkarrizketa pertsonalaren tartean, Asier Azparren bibolin-jotzailea, Bizardunak taldeko musikaria eta billabesa gidaria izan dugu gure artean. Zientziaren atalean, solstizioaz eta ekinozioaz mintzatu zaigu Oier Lakuntza kimikaria.

Iruñerrian Gaur 2013-06-18

Sanferminetako egitarau ofiziala aurkeztu du Udalak: 2,1 milioi euroko aurrekontua, iaz baino %14 gutxiago. Berrikuntza gutxi: bat, Erraldoiak Ezpeleta jauregitik aterako direla lau egunez. Cementos Portlandek beste erregulazio espediente bat aurkeztu du 318 langile kaleratzeko “errantagarriak ez diren” enpresetan. Parlamentuan, beste aste bat hartu dute taldeek Enpleguaren Mahaian neurriak adosteko. Nafarroako Gobernuak apirilerako onartu nahi du Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Lege berria. Patxi Zabaletak “Absurdoko kontua edo zoroen herriko kronikak” liburua aurkeztu du.

 

Arratsalde.on 2013-06-17

TTIPI- TTAPA aldizkariaren azken alearen berri eman digu Aitor Arozenak. Burutazioaren tartean Anuskaren txanda izan da. Martin Juanena kirol zaleak, asteburuak eman dituen emaitzak bildu ditu. “Txanpon baten truke” ikuskizun musikalaz aritu gara.

Iruñerrian Gaur 2013-06-17

Goi tentsioko linearen aurka agertu dira herri galdeketan botoa eman duten herritarren %99. AHTren aurkako protesta sinbolikoa egin du Mugituk San Nicolas plazan. Esako urtegia handitzearen aurka jendetza, herenegun, Zangozan; Ebroko Ur Konfederazioko presidete Xavier de Pedrok ez du Parlamentura azalpenak ematera joan nahi. Zangozako Merinaldeko udalek Udal Ekimen Legegilea bultzatuko dute mendialdean gutxieneko osasun zerbitzuak ziurtatzeko. Parlamentua Nafarroaren autogobernuaren alde, foraltasuna zalantzan jartzen dutenen aurrean. Gakoa, gaur: Alberto Barandiaranek.

Metropoli Forala 2013-06-17

Osasunatik joanen diren jokalariak eta etor litezkenak mintzagai kirolaren tartean. Greziako irrati telebista publikoaren pribatizazioak sortu duen iskanbilaz solastu gara Juan Etxenikerekin. Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor Ijurrak Mozarten lanak ekarri dizkigu

Iruñerrian Gaur 2013-06-14

Parlamentuak Nafarroako Kutxan gertatu den hustuketa ikertzeari ezetz, beste behin, UPNk eta PSNk. Bildu, Aralar-Nafarroa bai, Izquierda-Ezkerra eta Geroa baik eraman dute ekimena, PPNk ere babestu du. Sozialistek orain eskatu dutena Kontuen Ganberak fiskaliza dezala Gobernuak CANen zuen kontrol eta ikuskatze funtzioa. Igandeko uholdeen kalteak urrirako konponduko dituztela esan du Luis Zarraluki Sustapen kontseilariak. Iruñeko Bilduk Udalaren kudeaketa kritikatu, eta Ignacio Polo zinegotziari erantzukizun politikoak eskatuko dizkio. Iosune Arriaga presoa berriz ere Iruñera ekar dezatela eskatu du Herrirak. Bart arratsean Arabako Zaballako espetzera eraman dute, familiak baieztatu duenez. Lan arloan, GAN enpresa publikoko langileen eta Altsasuko Lazaro Etxeberri enpresakoen protestak. Gakoa, gaur: Koldo Martinezek.

Metropoli Forala 2013-06-14

Bihar, Bidankotze eta Igari arteko mendatean frankismoaren esklaboei omenaldia eginen zaie. Memoriaren Bideak taldeko Fernando Mendiolak eman dizkigu xehetasun guztiak.

Ilunabar lisergikoa 2.0 2013-06-13

Luxuzko gonbidatua izan dute oraingoan Petrol Satation Boyk eta Javierito J’ Jaiberrek: John Smith jauna. Berarekin batean, musikak eta literaturak dituzten zenbait lotura ikertu dituzte eta literatur lanak oinarri hartuta egindako kantak gozatu dituzte.
David Bowie, Radiohead, Laboa, The Police, Joy Division, Ordorika, Cream, The Cure…
Denboraldiko azken saio lisergikoa izan da honakoa. Patua lagun, heldu den ikasturtean entzuleen belarriak berotzen jarraituko du Dc Martins eta J’Jaiber zale bikoteak, agian hirukote bihurtuta.

Arratsalde.on 2013-06-13

IRRIA haurren aldizkariaren azken alea izan dugu mintzagai Joxi Oiarbide, egilearekin. Unai Zabaleta, Leitzako KARRAPE irratiko esatariak zenbait kontu bitxi bildu ditu gurean. Bukatzeko TUTULIA poesiaren txokoa, Nikola Madzirov idazle Macedoniarraren lana aztertu du Josetxo Azkonak.