Skip to content

Kiliki beltzaren ondotik, Caravinagre

Apirila 14, 2010
by euskalerriairratia

Gero eta gutxiago falta da San Fermin loriatsurako. Gero eta gutxiago falta da txupinazoa nork aurtiko duen argitzeko. Txanda ANVko zinegotziei doakie. Yolanda Barcinak atzo iradoki zuen Erraldoien Konpartsaren esku utziko duela, baina ez zuen zehaztu. Eta ANVko hautetsiek aurrea hartu diote, prentsa ohar baten bitartez jakinaraziz suzia Konpartsari eman nahi diotela. Horren poderioz, ataka estuan da alkate anderea. Txupinazoa Konpartaren esku uzten badu, ANVren proposamena onartzen ariko da, eta hori bera egiteagatik “terroristen lagun” izatea egotzi zion UPNk Berriozarko alkate Xabier Lasari. Baina ez badio Konpartsari ematen, ANVk jaurtiko du, eta esan gabe doa Barcina ez dagoela horretarako prest. Mihi gaiztoek diote honen guztiaren kontura alkate andereari aurpegiera ozpindu zaiola, eta hartara irtenbidea izan daitekeela berak jaurtitzea txupinazoa, Caravinagre moduan.

Leave a Reply

Note: You can use basic XHTML in your comments.

Subscribe to this comment feed via RSS