Lesakako pilotalekua lepo beteko da final handirako
Martxoa 18, 2010
Heldu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako final handia. Larunbatean, 17:30etan, Lesakako pilotalekuan jokatuko da. Bertso hitzorduak ikusmin handia sortu du. Salgai jarritako mila eta ehun sarrerak agortu egin dira. Finalean partehartuko duen zortzikotea: Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Xabier Legarreta, Julen Zelaieta, Xabier Terreros, Julio Soto, Arkaitz Goikoetxea eta Estitxu Arozena. Azken hiruoekin mintzatu gara Pasahitza saoian, baita Bertsozale Elkarteko Lorea Arburuarekin ere.
No comments yet








