Skip to content

Santi Leone: “Alderdi abertzaleak zezenketez iritzia ematen entzun nahiko nituzke”

Martxoa 17, 2010
by euskalerriairratia

Espainiar identitatearen defentsa sutsua da CDNk foru Parlamentuan zezenketen -eta sokatiraren- inguruan aurrera atera duen adierazpen ofiziala. Hala esan du gurean Santi Leonek, Nafarroako arragoko mazedonia identitarioaz gogoeta mamitsuak eginak dituen historialariak. Haatik, euskal nortasunaren aldeko alderdiek, NaBaik zein Batasunak, ez dute zezenketak kultur ondare inmaterial izendatzearen inguruan prentsa oharrik plazaratu. “Zail dute, aski ongi baitakite euskaldunen artean ere zezenzale asko dagoela”, azaldu du Leonek. Historialari iruindarraren aburuz, Nafarroan espainiar nortasuna gero eta ozenago goresten ari da. Martxa honetan, CDNk -edo UPNk, edo PSNk, edo PPk, batek daki- aurki diseinu berria proposatuko du Nafarroako banderarentzat, hain justu lerroon alboan jarri duguna.

Deskargatu

No comments yet

Leave a Reply

Note: You can use basic XHTML in your comments.

Subscribe to this comment feed via RSS