Skip to content

Iritzia: Izugarria

Martxoa 16, 2010
by euskalerriairratia

Josi Basterretxea

Ikurriñak ikusi ditut argazkietan, saldo bat. Jon Anzaren heriotzaren inguruko esamesak ekarri dizkidate belarrietara. Izugarria da gizon horrekin gertatu dena. Oraingoz, gertatu omen dena baizik ez dakigu; eta, halere, izugarria da. Izugarria da anonimatorik handienean hiltzea pertsona bat.

Izugarria da pertsona baten gaixotasunen berri publiko egitea, eta haren erraiak egunkarietako orrialdeetara ekartzea. Izugarria da administrazio frantsesak erakutsi duen ardurarik eza. Izugarria da hildakoaren familiakoei eman zaien tratamendu politikoa eman izana.

Izugarria da negar-gasa erabiltzea Jon Anzaren heriotzaren inguruko alor ilunak argitu daitezen eskatzen dutenen aurka. Izugarria.

Izugarriago litzateke jakitea, dakiguna ez zela jakin behar genuena…

Deskargatu

No comments yet

Leave a Reply

Note: You can use basic XHTML in your comments.

Subscribe to this comment feed via RSS