Sokatira, zezenen kirola
CDN, zezenketen alde eta testu liburuen aurka
CDNk proposaturik, zezen festen aldeko testua onartu zuen atzo Nafarroako Parlamentuak. “Kultur ondare inmaterialtzat” hartu dituztenen artean, zezenketak, entzierroak eta “sokatira”. Bistan denez, sokamuturrarekin nahastu dute. Hanka sartzeaz haratago, ikusgarria CDN azken aldian foru Parlamentuan egiten ari den lana. Esperanza Aguirreren arrastoari jarraituz zezenketen alde egiteaz gain, “Nafarroaren nortasuna” errespetatzen ez duten testu liburuak erretiratzeko proposamena egin du, gobernu erregionalistak liburuok diru laguntzarik gabe uztea aski ez delakoan. Irudi luke 2011ko foru hauteskundeetara begira UPN eskuinetik aurreratu nahi duela Juan Cruz Alliren alderdiak. Martxa honetan, Iruñeko armarria hor ondoan jarri duguna izatea proposatuko dute. Eta Nafarroako ereserkia moduan, beste hau.








Ona da zuek jarritako bertsioa, baina nik beste hau proposatzen dut, gure Manolo Handiaren hitzak eta letrak dituelako.
http://www.goear.com/listen/66bac24/gato-montes-manolo-y-banda
Eta orgasmoa akitzen zaizuelarik sinatu Manolo Escobarren aldeko manifestua. Lasai oraindik ez dute plazaratu baina hurrengo UPN eta PSNren arteko “zitatik” bero bero aterako dute.
Aupa CDN, herria zuekin!!!
Hortaz, aukeratako zezen irudia ez da Osbornerena, bistan da, ze barrabila txikiak dituen!!!!