Aitzur helegitea

Otsaila 9, 2010
by euskalerriairratia

Europa Press agentziako Iruñeko ordezkaritzako lankideei teletipo bateko goiburuan gertaturiko hitztripua pasatu digu haien harpideduna den lagun batek: “PSN e IU de Zizur presentan un recurso de azada por la negativa del alcalde a pagar un curso de euskera al secretario”. Euskaratzeko tenorean, zalantzak eragiten dizkigu. Nola esaten da euskaraz recurso de azada, gora egiteko helegitea ala aitzur helegitea? Bestalde, NaBaiko alkatearen jokaera kritikagarria izan daiteke, baina haren erabakien aurka aitzurka hastea gehiegitxo iruditzen zaigu. Esan gabe doa guk geuk hitztripu asko izaten ditugula.

2 Responses leave one →
  1. Otsaila 10, 2010
    Mister Card permalink

    Nere zalatzak ditut nik, ez ote diren “baratzeetara” joanen UPN-PSNkoak, ETAkideak “mendira” joaten diren bezala. Ikusiko dugu, bainan hala gertatzen bada, erdarazko titularrak “de rabiosa actualidad” izanen lirateke.

    • Otsaila 10, 2010
      Pier Paul Berzaitz permalink

      Baratze bat nahi dizüt egin…

Leave a Reply

Note: You can use basic XHTML in your comments. Your email address will never be published.

Subscribe to this comment feed via RSS