Skip to content

Pocoerria Irratia

Otsaila 8, 2010
by euskalerriairratia

Askotan esan digute webgunera irratiko langileon argazkiak igo beharko genituzkeela. Haatik, gure ustez, irratiaren magia, besteak beste, entzuten duzun hori nolakoa den ez jakitean datza. Erdibideko irtenbidea topatu dugu: argazkirik ez, irudiak bai. Azken egunotan bolo-bolo dabil Pocoyo marrazki bizidunen tankerako karikaturak sortzeko lotura. Horixe baliatu dugu geure buruena egiteko.

Ezkerretik eskuinera eta goitik behera, Pasahitza saioko Txari Eleta eta Juan Kruz Lakasta esatariak, Ibon Gaztanbide teknikaria, Amaia Lasa teknikaria, Arratsalde.on saioko Reyes Ilintxeta esataria, albistegietako Oihane Arangoa, Oscar Brako komertziala eta Sarah Ripodas kudeatzailea. Bistan denez, Mikel Bujanda zuzendaria falta da. Karikatura egiten saiatu gara, baina ez zaigu atera. Nonbait, imitaezina da.

2 Iruzkin leave one →
  1. Hiart permalink
    Otsaila 8, 2010 7:20 pm

    Ja,ja,ja…oso lortua JKL-ren Pocoyo…

    • JKL permalink
      Otsaila 8, 2010 7:23 pm

      Eta Beñatena noiz ikusiko dugu? Desiratzen gaude! Zaindu (bai Beñat baita zure burua ere)!

Leave a Reply

Note: You can use basic XHTML in your comments.

Subscribe to this comment feed via RSS