Nafarroako lera bat, 2014ko Errusiako Neguko Olinpiar Jokoetan?

Otsaila 8, 2010
by euskalerriairratia

Calgaryko (Kanada) 1988ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Jamaikak bobsleihgt probetan parte hartu zuen lehendabizikoz. Talde karibetarraren izotz gaineko balentriak mundu osoan oihartzun zabala izan zuen, eta pelikula ere egin zuten. Historia -edo istorioa- errepika daiteke, baina protagonista nafarrekin. Izan ere, Iruñean, Goitikbehera Kirol Taldea sortu berri dute, 2014ko Errusiako Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko xedearekin!

Deskargatu

Goitikbehera Kirol Taldeko kideak orain arte goitibehera lehiaketetan aritu izan dira. Austrian bobsleight ikastaroa egin berri dute. Eta Estellerrian, Riezu inguruan, bobsleight pista eraiki nahi dute. Horretaz mintzatu gara talde sorberriko Fermin Paularena eta Orein Mondragonekin. Gure argazki-muntaia errealitate bilaka daiteke. Ez da broma: oso serio ari dira.

No comments yet

Leave a Reply

Note: You can use basic XHTML in your comments. Your email address will never be published.

Subscribe to this comment feed via RSS