Skip to content

Estitxu Arozena nagusi Garesen

Otsaila 8, 2010
by euskalerriairratia

Ezustekorik ez joan den larunbatean, Nafarroako Bertsolari Txapelketako Garesko finalaurdenean: Estitxu Arozena gailendu zen haren berragerraldian: 407 puntu eta finalaurrekoetarako txartela eskuratu zituen. Bertsozaleen Elkarteko Lorea Arburuak egin digu Garesko saioaren kronika.

Deskargatu

Gareskoa azken finalaurdena zen. Hartara, jada badakigu zeintzuk diren finalerdietarako sailkatu diren beste 16 bertsolariak, Julio Soto, Iñigo Olaetxea, Jon Barberena, Arkaitz Goikoetxea, Xabier Legarreta Arano, Ander Fuentes Iturri, Estitxu Arozena, Julen Zelaieta, Oier Lakuntza, Eneko Lazkoz, Iñigo Ibarra, Xabier Terreros, Oskar Estanga, Iñaki Aleman, Jon Elizetxe, Aimar Karrika, Miel Mari Elosegi Luze eta Saioa Alkaiza. Lehen finalaurrekoa Etxarri Aranazko kultur etxean jokatuko da, otsailaren 20an, 17:30etan.

No comments yet

Leave a Reply

Note: You can use basic XHTML in your comments.

Subscribe to this comment feed via RSS