Nafarroako arte dramatikoaren egoera dramatikoa

Otsaila 5, 2010
by euskalerriairratia

Eszenatoki gaineko profesionalak babesik gabe sentitzen dira Nafarroan. Ez dago antzerkigintzarako plangintzarik, gero eta aukera gutxiago dute haien lanak eskaintzeko, kanpora ateratzeko batere laguntzarik ez dute… Bizitzea baino gehiago iraunbizitzea da haiena. NAPAE, Nafarroako Arte Eszenikoen Profesionalen Elkarteko kide Jon Barbarin irratian izan dugu.

Deskargatu

Bien bitartean, Corpas kontselariak izugarrizko loreak eskaintzen dizkie profesional hauei. Orain berriki unibertsitate inguruko aldizkari batean esan du Nafarroan gelditzen diren aktoreak txarrak direlako daudela hemen. Honetaz gain dio dirulaguntzetatik bizi besterik ez dutela nahi. 2010ean zer gertatuko den, zer jokamolde izanen duen Administrazioak, ideiarik ez. Honetaz eta hartaz mintzatu dira gaur goizean legebiltzarreko lan saio batean NAPAEko kideak.

No comments yet

Leave a Reply

Note: You can use basic XHTML in your comments. Your email address will never be published.

Subscribe to this comment feed via RSS