Goñi tabernatik gure webgunera
Otsaila 4, 2010
Euskalerria Irratiko langileok Goñi tabernan hartzen dugu kafea. Han maiz egiten dugu topo Berria egunkariko Igandea gehigarrian Serio Demonio atala idazten eta marrazten dutenekin. Eta topaketa horietatik ideia berri bat sortu da. Orain arte atal hori ez dute sarean eskegi. Aurrerantzean, Serio Demonioko testuak zein marrazkiak gure webgune honetan eskegiko ditugu, astelehenero-astelehenero, datorren astelehenean hasita. Mila esker Txikiteroari, Rikardori, Patxiri, Juan Kruzi eta, jakina, Berriako lagunei.









Kasualitatea!
Gaur goizean Serio demonio izan dut buruan, lanera autoan nentorrela. Eta pentsatuz ibili naiz, zer dela eta ez diren artikulu hoiek sarean topatzen ahal.
Zergatik ZaldiEroak eta Lakastak ez dituzten inon sareratzen, artxibo digital polita osatuko luketela blog batean adibidez…
asko aberastuko du horrek euskalerria irratiaren gunea…
audio proposamen batzuk txertatu beharko zenituzkete, testua berrirakurtzen dugula, argazkiak iruditu eta musika edo zuen audio aukeraketak lagundu gaitzan.
Seriodemonio multimedia aldegia. Goñi Taberna 2.0
Zaldieroa eta Lakasta alfer hutsak dira, Ptx. Alferrak ez, inutil hutsak. Azkenean nik hitz egin behar izan dut Euskalerria Irratikoekin Serio Demonioak hona igo ahal izateko. Seguru asko webgunean kategoria propioa sortuko dugu, eta horrela artxibo independente bat osatuko. Audioak eta argazkiak sartzearena… Tira, oso ideia ona da, baina, oraingoz, gehiegitxo izan daiteke. On egin!