Amadeo Marco: “Ni Euskal Herrikoa naiz, nire amak euskaraz egiten zuen eta”

Otsaila 4, 2010
by euskalerriairratia

“Ni Euskal Herrikoa naiz, nire amak euskaraz hitz egiten zuen eta. Euskadikoa, ez”. Amadeo Marco zenaren hitzak dira, Jose Luis Lizundia euskaltzainak gaur Pasahitza saioan gogora ekarri dituenak, Euskal Herria kontzeptuak zer esan nahi duen azaltzeko asmoz. EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Euskal Herria terminoak ezin duela Nafarroa hartu EAEko curriculumean. Lizundiaren aburuz, “epai horretan ezjakintasun supinoa dago”; izan ere, “Euskaltzaindiak haren 139 arauan zehaztu zuenez, Euskal Herria kontzeptu kultural bat da, haren lurraldetasuna baduena, eta errealitate politiko-administratiboekin nahastu behar ez dena”. Lizundiaren arabera, legearen arabera epaileek diktamena eskatu behar zioten Euskaltzaindiari, baina ez dute egin. Lizundiaren elkarrizketarekin batera, hor azpian, gure logo berria.

Deskargatu

One Response leave one →

Trackbacks & Pingbacks

  1. Jose Luis Lizundia “Euskal Herri” terminoaren inguruan « DURANGALDEKO BARRI

Leave a Reply

Note: You can use basic XHTML in your comments. Your email address will never be published.

Subscribe to this comment feed via RSS