Skip to content

Iritzia: Irriz

Otsaila 3, 2010
by euskalerriairratia

Aingeru Epaltza

Joan den hilabetean, langabetu kopuruak Estatuko zer erkidego autonomotan izanen gorakadari handiena, eta, Asturiasen ondotik, Nafarroan. 2.625 langabetu gehiago dira, osotara, %6,46 gehiago. Egun guti batzuk baizik ez dira joan Miranda ekonomia kontseilariak krisiaren larriena iragana zela azaldu zigunetik. Gezurrak zangoak labur izaten ditu.

Nafarroa oraino azpitik dago langabezian, Estatuko bertze toki batzuen aldean. Alabaina honek gero eta eite gutiago du sinestarazi nahi diguten paradisuarekin. Sanzen Gobernua, bere bozgorailu ugarietatik, egunero ari zaigu, zein ongi ari diren.

Errealitatea baikortasuna ezeztatzera etorri da behin berriz. Ez dira hain ongi ari. Porlana hobesten segitzen dute, gizarte zerbitzuen gainetik, eta hala ere datuak ez dira hobeak. Euskara zokoratzen dute, krisiaren aitzakian, eta hala ere ez zaizkie zenbakiak ateratzen.

Egunkariek Sanz eta Bartzinaren irudiak eskaintzen dizkigute gaur, ez dakit zeren inaugurazioan. Lotsaturik eta ahalketurik egon beharrean, irriz ageri dira. Harro, nonbait. Ez dirudi 2.625 langabetu berri horien patuak sobera kezkatzen dituenik.

Deskargatu

Joan den hilabetean, langabetu kopuruak Estatuko zer erkidego autonomotan izanen gorakadari handiena, eta, Asturiasen ondotik, Nafarroan. 2.625 langabetu gehiago dira, osotara, %6,46 gehiago. Egun guti batzuk baizik ez dira joan Miranda ekonomia kontseilariak krisiaren larriena iragana zela azaldu zigunetik. Gezurrak zangoak labur izaten ditu. Nafarroa oraino azpitik dago langabezian, Estatuko bertze toki batzuen aldean. Alabaina honek gero eta eite gutiago du sinestarazi nahi diguten paradisuarekin. Sanzen Gobernua, bere bozgorailu ugarietatik, egunero ari zaigu, zein ongi ari diren. Errealitatea baikortasuna ezeztatzera etorri da behin berriz. Ez dira hain ongi ari. Porlana hobesten segitzen dute, gizarte zerbitzuen gainetik, eta hala ere datuak ez dira hobeak. Euskara zokoratzen dute, krisiaren aitzakian, eta hala ere ez zaizkie zenbakiak ateratzen. Egunkariek Sanz eta Bartzinaren irudiak eskaintzen dizkigute gaur, ez dakit zeren inaugurazioan. Lotsaturik eta ahalketurik egon beharrean, irriz ageri dira. Harro, nonbait. Ez dirudi 2.625 langabetu berri horien patuak sobera kezkatzen dituenik.

No comments yet

Leave a Reply

Note: You can use basic XHTML in your comments.

Subscribe to this comment feed via RSS